XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jinkuaren etxen diat
Jûramentû hoi egiten
Gure lûr ebatsi hori
Deikûiala ûtzûliren.

François Premier-en gana niz
Abiatûren berhala
Haren armadan sarthûren
Gûdûkatzeko Kastilla.

(Erretira).

JELKALDI 23 Jelki: Beltza, Oier Beretter teatre zolan Baionaren libratzera.

OIER
Azkenekoz, Baiona hait
Nik orai berriz ikhusten
Erregiñari eman hitza
Egûn diat etxekitzen.

Angles ta kaskoiñak oro
Nahi ditiagû ohiltû
Hire lûr sakratû hori
Behar beitûgû libratû.

Bai Beretter oraidanik
Libratûrik da Zibero
Orai Laphurdin aldi da
Bakia dûkegû gero.

BELTZA
Etsaia soz ari zaikû
Mûrrû hegien gañeti
Indarrez bortxa dezagûn
Azken thebûkû txar hori.

Batalla: Angles eta kaskoiñen kuntre.

Angles eta kaskoiñak ezkapa.

Har Pez de Poyanne.

OIER
Beretter, berriz badûgû
Aldi huntan bitoria
Angles-ek oraikun die
ûsoki hûstû hiria.